XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXE TA ETXEKO TRESNAK

Etxea

Nekazariaren gauzarik aundi ta bearrena etxea da.

Etxea da nekazariaren sendi ta aberen bizilekua, bere tresna ta gauza guzien gordetokia, lurrari ta basoari emanazten dizkien igali ta emaitzen biltokia.

Etxearen atal edo alderdi nausiak abek dira: Sukaldia, suaren bidez notin eta abereen janari-edariak gertatu, otza danean berotu, jan eta edateko bear diran tresna ta ontziak garbitu ta gorde, ta iñon lanik ez danean sendi guziak astia eman edo igarotzeko tokia.

Etxe askotan labeko atakak sukaldean jotzen du.

Basetxe batzuetan sukalondoan, berarizko gelan, izaten dute.

Beste batzuk etxe-ondoko legorpetxo batean.

Atartea, gurdi ta lanerako tresna aundienak eukitzeko lekua.

Bebarrua, atxur, sega, igitai ta orrelako bearrena eukitzeko.

Itoia (ikullua), abereak bizitzeko tokia; olloal geienetan Ollategi deritzaien txaboletan izaten dira.

Ziztegia ikullu-ondoan, abereen azpikoak gordetzeko tokia.

Lenbiziko bizitza (goia), nekazariaren sendiak lo-egiteko gela-tokia.

Ale ta igaliak goiko kamara edo oñan gordetzen dira; belar, lasto ta garoa ikullu gañaldeko kamaretan.

Beste tresnak nun-nai, ormetatik esegita, ala etxe-bazter edo berarizko kutxetan.

Sukaldeko tresnak

A). SU-TRESNAK

Aumutarri, Txapa= Suaren atzekaldean jartzen dan arri ala burni zabala.

Txapa =Suazpiko. - Suaren azpian egoten dan burni zabala.

Sutarriak , Suburniak. - Eltzeai ez erortzeko jartzen zaizkien arri ala burniak.

Suburniak (Katuak). - Su-egurrai eusteko burniak.

Suburni. - Txingarrak ez irtetzeko sukalde batzutan egoten dan burtugal-zatia.

Sumako. - Txingarrak eratzeko esku-burni kakoduna.